Pozik jaso dituzte 'Zinema opari' sariak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko uzt. 2a, 21:27

Visa Arrasate txartela pasatuta egindako erosketa batzuk saritu dituzte eta gaur egin dute sari banaketa ekitaldia. 21 filmen tituluekin zerikusia zuten opariak banatu dituzte. Esaterako: Loreak filma papertxoa zeukanari, loreak eman dizkiote; Ocho Apellidos Vascos zeukanari lau botila txakolin eta Kordobako ardoaren beste lau; edota  I´m singing in the rain filma egokitu zaienei aterkiak oparitu dizkiete.

Musikarekin girotuta banatu dituzte Ibai-Arteko Zinema opariak eta jendeak dagoeneko argitu du pelikula izenek ekarri duten misterioa. Ibai-Arteko komertzioetan Arrasate txartela erabili duten bezeroen artean 4.000 euro baino gehiagoko balioa zuten opariak banatu dituzte.

Txartela bera ezagutaraztea eta Arrasateko bezero fidelak saritzea izan dira helburuak eta asmoa da irailean beste kanpaina bat egitea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak