Sanjuanak 2015 Arrasaten

Sanjuanak 2015: Giro bikaina Dragoi Janean

Josu Bilbao 2015ko eka. 21a, 12:17

Azken urteotako joerari jarraituz AED-k eta AEK-k antolatutako afariak arrakasta izan zuen. Afariaren ostean, Dragoi Trivial-a eta Joxe Mendizabalen kontzertua izan ziren Herriko Plazan.

Dragoi Janaren menua betikoa izan zen: dragoi-okela piperrekin eta patatekin eta gazta eta menbrilloa. Afalostean, prestatutako gainerako ekintzak hasi ziren. Seigarren urtez Dragoi Trivial jolasa egin zuten, eta ondoren, Jose Mendizabal musikariak Erromeria.eus izeneko ikuskizuna eskaini zuen, soinuarekin eta beste hainbat musika-tresnarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak