Mojategin hasita, honako ibilbide hau egingo dute: Maala kaleko biribilgunea-Muxibarko biribilgunea-Uribe-San Andres-Garibai. "18:30 aldera irtengo gara herritarrekin ospatzera. Denboraldi borobila egin dugu eta merezi dugu ospakizuna", esan du Xabier Gardoki kapitainak.
Lehiaren ostean bazkaria
Ligako azken txapelketa tramite hutsezkoa da. La Unicaren kontra jokatuko dute (zapatua, 12:00). Puntuak besterik ez dago jokoan. "Baina azken lehia izatera, irabazi egin gura dugu eta aurtengo bolada mantendu", dio arrasatearren kapitainak.
Partiduaren ostean, bazkaltzeko elkartuko dira eta kalejira hasi aurretik, girotzen hasteko, Arrasateko beteranoek Mojategin jokatuko duten partidua ikustera joango dira.
Lehen Mailakoen kontra
Liga txapelketa irabazi ostean, Arrasateko errugbi taldeak Lehen Mailan jokatzeko txartela eskuratu du. "Hurrengo astean egingo dugu bilera azken erabakia hartzeko. Seguruenik, mailaz igo eta Lehen Mailan jokatuko dugu. Maila gogorragoa eta zorrotzagoa izango dela badakigu, baina aukera aprobetxatu beharko dugu", esan du Gardokik.