Ekonomia solidario eta feministako esperientziak ekarriko dituzte Hego Amerikako irakasle bik eguenean

Jon Berezibar 2015ko api. 21a, 11:29
Boliviako laborariak.

Hegoa ikertegiak eta EHUk antolatuta, garapen ekonomikoari buruzko solasaldiak daude oraingo astean Bilbon, Donostian eta Arrasaten. Hala, Lankik eta Mundukidek garrantzia eta babesa emanda, berbaldia egingo da eguenean Kulturaten Jose Luis Coraggio eta Ivonne Farah unibertsitateko irakasle eta ikertzaileekin.

Andeetako eskualdean, bereziki, ekonomia solidario, komunitario eta feministan egindako esperientzietatik erreferentzia hartzeko jardunaldia izango da, bai inguruko herrialdeetarako, baita Euskal Herrirako ere. Latinoamerikako ekonomia sozialaren garapen kontzeptuak azaldu eta zehazki Boliviako kasua aztertuko dute, ekonomia feministaren ikuspuntutik. Bilbon eta Donostian egingo dituzte saioak eta baita, Arrasaten ere. Hala, apirilaren 23an, eguena (18:30), Lanki-UMk, Mundukidek eta Hegoa Institutuak antolatuta, berbaldia egingo dute Jose Luis Coraggiok eta Ivonne Farahk. Coraggio Buenos Aireseko (Argentina) General Sarmiento Unibertsitateko eta Ekuadorreko Goi Mailako Ikasketa Nazionalen Unibertsitateko irakaslea da. Farah, La Pazeko (Bolivia) Mayor San Andres Unibertsitateko irakaslea da.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak