Bi ibilbide prestatu ditu Udalak, Kurtzetxikira herritik bertatik joateko

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko mar. 25a, 20:08

Ibilbideetako batek, 6,5 kilometro ditu, besteak, berriz, 11 kilometro ditu, eta Kurtzetxikiko bide zahar bat berreskuratu dute herritarrak han dagoen artadi berezi batetik igarotzeko. Apirilaren 26rako mendi irteera ere antolatu dute Kurtzetxiki bertatik bertara ezagutzeko.

Arrasateko ondare naturala berreskuratzeko lanean dihardu Udalak eta Kurtzetxikira herritik bertatik joateko bi ibilbide prestatu ditu, hiru eragilerekin batera; Sustraibarrirekin, Naturtzaindiarekin eta Besaide Mendizale elkartearekin ibili da lanean. 

Kurtzetxikiren kasuan, bertako ondare naturala berreskuratzeaz gain, nahi izan dute mendia herritarrengana hurbiltzea, eta horretarako, prestatu ditu bi ibilbideak Udalak, Euskal Herriko Mendi Federazioarekin elkarlanean. Seinale batzuk jartzea falta da oraindik, baina bi ibilbideak ondo seinalizatuta egongo dira. Panel bat ere jarriko dute bi ibilbide horien abiapuntuan: Debagoieneko Ospitalaren atzeko aldean, hain justu.

Ibilbideak

Ibilbide horietako bat motza izango da, 6,5 kilometro izango ditu. Bestea, berriz, luzeagoa izango da, 11 kilometro ingurukoa. Eta Kurtzetxikiko bide zahar bat berreskuratu dute ibilbidean, herritarrak han dagoen artadi berezi batetik igarotzeko. Artadi hori atlantiar kliman ematen diren artadien artean bakanenetakoa da, artadi kantauriarra delako, eta ez dago besterik bailaran.

Mendi irteera apirilaren 26an

Artadi hori ezagutu eta Kurtzetxiki altxorrarekin disfrutatzeko, apirilaren 26rako Besaide mendizale elkarteak Kurtzetxikira joateko mendi irteera antolatu du eta ibilbide motza egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak