Bost edukiontziko sistema berriarekin horietako bi irekitzeko txartela behar da, txiparekin dira-eta, organikoarena eta errefusarena. Txartel bakoitzak gune bateko edukiontziak irekitzen ditu, bakoitzaren etxetik gertukoenekoak; arrazoia edozein dela ere, inork nahiko balu bere puntua beste bat izatea, arazorik gabe aldatzen dute, baina beti izango da bat eta bakarra. Azaro-abenduan banatu zituzten txartelak, ontziekin batera, baina oraindik badira jasotzeko dituztenak. Eta gauza bat edo beste bat ze edukiontzitara bota behar den galdezka ere ba omen doa jendea.
Eta dena astelehenean hasi zirelako edukiontzi zaharrak ordezkatzen herrian. Ari dira denak kentzen, eta noski baita orain arte hondakin denak nahastuta botatzeko aukera ematen zuen berdea ere. Orain dena bota behar da dagokion lekura. Bota gabe, aurreneko egun hauetan edukiontzi kanpoan utzi ditu zenbaitek hondakinak, poltsetan adibidez; informatzaileek gogorarazten dute ez dela egokia hori egitea.
Herritar denak egongo dira laster hondakinak era berrian batzen laguntzeko moduan, asmoa baitzen gaur bertan bukatzea edukiontziak jartzen. 105 puntu inguru egongo dira herri osoan. Sistema berria bederatzi hilabetez egongo da proba modura, eta, Hondakinen Mahaiak adostu bezala, hondakinen %70 gaika biltzea izango da helburua.