goiena.eus

Jose Migel Barandiaranek Arrasaterekin izan zuen harremanean sakontzen

 Arrasate

Goienagusi elkarteak antolatuta, Josemari Velez de Mendizabal ikertzaileak hitzaldi irekia eskaini du gaur Kulturaten. Jose Migel Barandiaran fundazioko presidente da Velez de Mendizabal eta bi zatitan banatu du hitzaldia. Lehenean, Barandiaranen biografia izan du hizpide eta ikuspegi orokorra eskaini du eta bigarrenean, berriz, Leze Txikiko indusketak izan ditu hizpide. Kulturateko areto nagusia bete egin da. 

Jose Migel Barandiaranek Arrasaterekin izan zuen harremanean sakontzen
Velez de Mendizabal Kulturaten, Goienagusiko ikasleen aurrean berbetan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Abade, arkeologo, etnologo, euskaltzale eta, batez ere, humanista izan zen On Jose Migel, eta haren obra arlo horietatik aztertu du hizlariak, "zientzia gizon erraldoi" horren garrantzia ulertzeko.

Bigarren zatian, Barandiaran eta Arrasate gai espezifikoari heldu dio Velez de Mendizabalek. Leze Txikiko indusketetan 1956 eta 1968 urteen artean aritu zen ataundarra eta arrasatear herriarekin harreman zuzena eta estua izan zuen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa