Hurrengo hitzaldiak
Hondakinen inguruko informazio kanpainak erantzun ona jaso du herritarren aldetik. Atzo San Andresko bizilagunei zuzendutako bi hitzaldietan, 500 bat lagun elkartu ziren.
Hauek dira datozen egunetan egingo diren hitzaldiak auzoz-auzo:
Santamaina
Abenduaren 2an, martitzena, Toki Argi jubilatu etxean, 18:30ean (gazteleraz).
Erdialdea
Abenduaren 3an, eguaztena, Kulturaten, 18:00etan euskaraz eta 19:30ean gazteleraz.
Uribarri-Erguin
Abenduaren 10ean, eguaztena, Arizmendi-Arimazubi ikastolan, 18:00etan euskaraz eta 19:30ean gazteleraz.
Bulego ibiltaria
Bestalde, informazio bulego ibiltaria aste honetan zehar Santamainako auzo alkatetzan egongo da. Herritarrek hondakinen sailkapenaren edo gaikako edukiontzien erabileraren inguruan dituzten zalantzak argitu ahal izango dute.
Gainera, informazio bulegoan etxebizitza bakoitzari errefusarentzako ontzi grisa, hondakin organikoarentzako ontzi marroia, edukiontziak zabaltzeko txartela, poltsa konpostagarriak, hondakinen sailkapenerako gida eta hiztegia banatuko zaizkie.
Material banaketa
Informazio bulegoa eta materialaren banaketa lokal eta ordutegi berean izango dira auzo guztietan: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Datorren astean San Andresen izango da informazio bulegoa, Etxaluzeko beheko solairuko egongelan.