Beste bi ekintza egingo dituzte Besaidekoek mendi astea borobiltzeko: hilaren 25ean, Arrasateko II. mendi bizikleta martxa, eta hilaren 29an, Kilian Jornet-en Dejame vivir pelikula.
Mendi bizikleta
Mendi bizikleta martxa 09:00etn hasiko da Musakola kiroldegian, eta izena emateko epea zabalik egongo da 08:00etatik 09:00etara arte. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dute eta federatu ez direnek 10 euro.
Bi ibilaldi egongo dira aukeran: luzea, 34 kilometrokoa eta laburra, 22 kilometrokoa. Lehenaren ibilbidea izango da: Arrasate-Kobate-Udala-Arrasate-Zazpibide-Bedoña-Urkulu-Galarrixa-Bedoña-Kurtzetxiki-Arrasate; eta bigarrenarena: Arrasate-Kobate-Udala-Arrasate-Zazpibide-Bedoña-Kurtzetxiki-Arrasate.
Bukaeran luncha, dutxak eta bizikletak garbitzeko mangerak egongo dira.
Kilian Jornet
Hilaren 29an, Kilian Jornet korrikalariaren bizitza laburbiltzen duen Dejame vivir pelikula emango dute Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.