Dotore eta Joana Serrat Kulturateko saio akustikoetan, irailean

Jon Berezibar 2014ko abu. 28a, 15:03

Dotore donostiarrak hirugarren lana aurkeztuko du Kulturaten hilaren 7an. Lanaren aurrerapenek erakusten dutenez, doinu eta estilo aldaketa dakar Los veranos y los días txalotuaren jarraipenak. Joana Serratek, ostera, 13an joko du eta Espainiako bakarlarien artean bere txokoa eskuratzeko balio izan dioten abestiak aurkeztuko ditu. Txuma Murugarren, Thaïs Morell, The Fakeband eta Arcana Has Soul-ek osatzen dute aurtengo kartela.

Los veranos y los días lana 2011 urteko onenen zerrendetan kokatu zuen Dotorek prentsa espezializatuan. Lan akustiko, lasai eta argitsu horren jarraipena aurkeztuko du jaiotzez donostiarra den baina musikalki Bartzelonan hazitako Pablo Martinez Dotore-k Kulturaten irailaren 7an. Variaciones du izena lan berriak eta, horixe, soinu aldaketarekin dator abesti berrietan. Dotore bezala, Joana Serrat bakarlaria ere Espainiako prentsa musikalaren laudorio artean iritsiko da Kulturatera 13an Dear Great Canyon aurkeztera. Folk amerikarretik gertuago oraingoan, Serrat bartzelonarrak jazz ukituko abesti soilak ditu ezaugarri.

Bossa, country eta soul doinuak

Aurtengo saio akustikoak berriz Txuma Murugarren gipuzkoarrak hasiko ditu. Sasoi ilunak ohiak datorren barikuan joko du. Hurrengo egunean lekukoa Thaïs Morell brasildarrak hartuko dio. Bossa nova egiten du Morellek, jazzera ala popera gerturatzeko abiapuntu gisa.

Hurrengo astean Joana Serratekin batera, The Fakeband country-americana taldeak eta soul berria jotzen duen Arcana Has Soul taldeek hartuko dute Kulturateko areto handia.  The Fakeband getxoztarra Tulsa eta Smile taldeetako kideek osatzen dute eta 12an joko dute. Arcana Has Soul, aldiz, valentziarrak dira eta instrumentazio oso bereziko neo-soul musika egiten dute

Kontzertu guztiak iluntzeko 20:00etan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak