Arrasate Garbik uste du Udal Gobernuaren inkesta "alderdikoia" dela

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mar. 5a, 17:51

Hiri hondakinak atez ate biltzearen aurka dagoen Arrasate Garbi plataformak Udalak otsailean zehar arrasatearren etxeetara bidali zuen galdetegia kritikatu du: "Udalak herritar guztiok tontotzat hartu gaitu edo gure kolkotik barre egin nahi du halako inkesta bidalita. Nola interpretatzen da?", galdegin dute, besteak beste. Udal Gobernuak, berriz, ez die Arrasate Garbiren akusazioei erantzun gura izan. Diotenez, hondakinen gainean herritarrekin zuzenean berba egin nahi dute; "eta ez komunikabideen bitartez". Hala, Udalak gogoratu du Gazte Bulegoa informaziorako puntua dela eguaztenero, 18:30etik 20:00etara. Era berean, gogorarazi dute galdetegiak betetzeko azken eguna martxoaren 22a dela. Albiste barruan, Arrasate Garbiren oharra osorik.

Arrasate Garbik komunikabideetara bidalitako oharra:

ARRASATE GARBIK UDALAREN INKESTA ALDERDIKOIARI ERANTZUTEN DIO

Arrasateko herriari zuzentzen gatzaizkio, herritarrek zera galdetzen bait digute: Nola erantzun behar da Arrasateko Udalak buzoietara bidalitako inkestari?

Inkesta pare bat aldiz irakurri ondoren, gure iritzia hurrengoa da:

Udalak, herritar guztiok tontotzat hartu gaitu edo gure kolkotik barre egin nahi du, alako inkesta bihalduta. Nola interpretatzen da?

Beste alde batetik, gure Arrasate maitean atez-atekoaren inposaketa erabakita baldin badago eta ez badauka atzerabididerik, zertarako inkesta hau?

Alkate jaunak ala konfirmatu zigun AG eta "PaP stop" plataformen ordezkarioi pasa den irailaren 6an, atez-atekoaren aurkako eta 5. edukontziaren aldeko 6.686 sinaduren akta notariala aurkeztu genionean: "15.000 sinadura ekartzen badituzue ere ez dugu gure erabakia aldatuko". Beraz, zein pisu daukate gure sinadurek? Zein pisu izan behar dute inkesta honen erantzunek?

Udalak, herritarron iritziz zaborrak batzeko sistemarik onena zein den jakin nahi baldin badu, zergatik ez du demokratikoki galdetzen? Horrela, emaitzekin denok egongo ginateke konforme.

Bidalitako inkesta bere sorreratik alderdikoia iruditzen zaigu, atez atekoaren alde erantzuna izan dadin prestatuta baitago eta galderetan ere gezurrak baitaude.

Gainera, jasotako erantzunen balioa hutsa da, parte hartzaileen ez sinadurarik ez kontrolik ez baitago.

Horrelako ekimen antzuetan dirua eta denbora xahutu ordez, edukiontzietako bilketa selektiboa hobetzeko formakuntzan inbertitu beharko litzateke.

Norbanakoa aske da inkesta hau erantzuteko, baina bertan, nahikoa deritzogu hurrengoa adieraztea: "Denok gaude birziklapenaren alde, baina ez atez atekoaren inposaketaren bitartez, edukiontzien bitartez baizik".

Gure alkateak ordezkatzen gaituela sentitu nahiko genuke eta gure Udalaz harro egon, baina bizi dugun ordeno y mando jokaera diktatorialarekin ezinezkoa egiten zaigu.

Arrasate Garbi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak