Norgehiagoka txarra jokatu dute Ford Mugarrik eta Gure Auzunek Iturripen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urr. 28a, 16:54

Mondrak ez du jakin izan aukerak aprobetxatzen eta azkenean berdinketarekin konformatu behar izan du. Ford Mugarrik eta Gure Auzunek norgehiagoka txarra jokatu dute Iturripen. Emaitza: 25-25.

Etxeko taldeak sartu du partiduko lehenengo gola baina gero markagailuan atzetik joan da denbora luzez. Hain zuzen, 20. minutuan aurreratu da (7-6) Jorge Santosek sartutako gol bati esker. 12 eta 9 aurretik ere ibili dira etxekoak baina markagailuko aldea mantentzeko gauza ez dira izan eta aldageletara 13-13 berdinduta iritsi dira.
Defentsan gaizki ibili dira Ane Herreroren mutilak; hala ere, nabarmendu behar da Asier Valle atezainak egindako lana. Geldiketa asko egin ditu eta jaurti dioten ia baloia guztiak ukitzera iritsi da.

Giroa berotu egin da

Bigarren zatian gauzak berdintsu jarraitu dute. Epaileen erabakiek eta batez ere gasteiztarren jarrerak giroa berotu egin du Iturripen. 
Etxekoak 23-20 aurreratu dira 20. minutuan. Lehia bideratuta zegoela zirudien arren arrasatearrak ez dira gauza izan aldea eusteko. Gainera, hiru goleko aldearekin eta aurkariak jokalari bat gutxiagorekin egon arren huts asko egin dituzte etxekoek. Hala, gasteiztarrek 25-25 berdindu dute lehia. Etxekoek erasoan izan zuten azkeneko aukera ez dute aprobetxatu; 15 segundoren faltan Gure Auzunek izan du baloia eskuetan. Kanpora bota dute jaurtiketa, partidua berdinketarekin amaituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak