Arrasateko Arizmendi Ikastolako umeak goiz pasa Zubietan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urr. 25a, 17:36

Atzo, eguaztena, bikain pasa zuten Zubietan Arrasateko Arizmendi Ikastolako neska-mutikoek, Zarauzko Antoniano Ikastolako eta Donostiako Herri Ametsa Ikastolakoekin batera; 128, denera. Real Sociedad Fundazioak antolatutako Amets Bat ekimen arrakastatsuak batu zituen guztiak Zubietan, ahaztuko ez duten jardunaldi bat igarotzeko. Zubietako txoko guztiak ikusi, futbolean jokatu, taldea animatu eta Markel eta Ansotegirekin solasaldia izan zuten. 

Ondoren, Miramongo Eureka! Zientzia Museora joan ziren, eta datorren azaroaren 4an Anoetan izango dira Espanyolen aurkako partiduan taldea animatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak