Ordunteko mendilerroan barrena

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko ira. 24a, 11:19

Arrasateko Besaide mendi taldeak Bizkaiko biraren hamaikagarren irteera egin zuen atzo, domekan. 30 bat lagun atera ziren Garibaitik eta Ordunteko mendilerroko gailur guztiak egin ostean, Balmasedara jaitsi eta hantxe bazkaldu zuten. Arratsaldean, itzulera bidaia, busez, etxera.

Hain justu ere, 29 lagun elkartu ziren Besaidekoen Bizkaiko biraren hamaikagarren irteeran, atzo. Garibaiko autobus geltokian zuten hitzordua goizeko 7etan. Handik, Burgoseko Hornes herriraino eta bertatik oinez maldan gora Balgerri (1.106m) tontorreraino.

Handik Ordunteko mendilerroko mendi guztiak egin zituzten (Ilso de las Estacas, 1.038m; Maza de Pando, 1.021m; Burgüeno, 1.043m, eta Kolitza, 874m). Mendilerroa zeharkatu soetan, jaitsiera Balmasedaraino. Enkarterrietako herri dotorean bazkaldu eta arratsaldeko bostetan bueltan ziren Arrasaterantz.

Orotara, 21 kilomeyro egin zituzten oinez eta 6 ordu behar izan zituzten horretarako. Eguraldia, "haizetsua, baina oso ona ibiltzeko" kontatu digutenez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak