Jesus Maria Herrero 'Pitxi'-ren omenez asteburu berezia egingo dute Iturripen

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko ira. 14a, 17:39

Irailaren 15 eta 16an Arrasateko Iturripeko Kiroldegian egingo da eskubaloi taldeko entrenatzaile izandakoaren zortzigarren oroimenezkoan. Ford Mugarri Arrasaterekin batera, Eibar Eskubaloia, Trapagaran eta Gure Auzune arituko dira.

Asteburu honetan, irailaren 15 eta 16an, denboraldiaurreko hitzordu berezia dauka Ford Mugarri Eskubaloi Taldeak aurretik. Izan ere, aurten zortzigarren aldiz herriko eskubaloi taldearen entrenatzaile izan zen Jesus Maria Herrero, Pitxiren oroimenezko jardunaldia egingo dute Arrasateko Iturripeko Kiroldegian.

Lau talde norgehiagokan 

Lau taldek hartuko dute parte Pitxi Herreroren oroimenezkoan. Zapatuan 17:00etan hasita, lehenengo finalaurrekoa jokatuko dute 1.go nazional mailako Eibar Eskubaloia eta Trapagaran taldeek. Jarraian izango da bigarren finalerdia; Euskadiko Txapelketan lehiatzen diren Ford Mugarri Arrasate eta Gure Auzune gasteiztarren txanda izango da  18:30etik aurrera.

Domekan jarraituko du Pitxiren omenezko hitzorduak; 3. eta 4. postuak zeinentzat izango diren erabakiko den partiduari hasiera emango zaio 11:00etan. Eta 12:30ean berriz, finala jokatuko da Iturripeko kantxan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak