Aitor Laskurain: "Mondra bere tokira eramaten lagundu nahi dut"

Goiatz Arana Begiristain 2012ko abu. 30a, 16:07

Aitor Laskurain da Mondra taldeko fisioterapeuta berria, alor horretan esperientzia handia duen gizona: hainbat urte daramatza Realarekin lanean, negozio propioa ere badu eta aita ere fisioterapiaren esparruan murgilduta ibili da betidanik. Elkarrizketa egin diote Mondra futbol taldeak orain hilabete batzuk abiarazitako webgunean. Asmoa da klubeko kideren bat elkarrizketatzea astero, atari digitalerako.

"Futbol eskola, infantil, kadete, jubenil, nagusi… talde zabala dago Mondraren barruan, eta nesken artean ere badago gauzak ondo egin gura dituen talde bat. Bat gehiago izan nahi dut nik", dio Laskurainek.

Osasun arloa da berea eta, hori horrela, kirolari denak osasunez jokatzeko moduan egotea izango da bere betebeharra: "Horrek lan handia eskatzen du atzetik baina, beste batzuen laguntzarekin, saiatuko gara gauzak ondo egiten. Mondragoetar moduan, ahaleginduko naiz barruan dudan guztia klubari ematen, taldeak gorago ikusteko".

Fisioterapeuta berriak uste du, emaitzek laguntzen badute, eroso egotera ailegatu daitezkeela. Hasierak ilusioz beterik egoten dira beti, bere esanetan, eta hala azaldu da bera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak