Arrasateko 21 komertziok UNE 175.001 kalitate ziurtagiria jaso dute

Ziurtagiri horiei esker, Euskal Herrian kalitatezko komertzio onenak dituen bigarren herria da Arrasate, Basauriren atzetik. Basaurik halako 26 ditu. Bezeroari arreta, emandako zerbitzua eta langileen profesionaltasuna aitortzen dute ziurtagiri horiek.

"Lehia horretan iaz hasi ginen. 22 komertziok eman genuen izena, eta aurretik beste sei zeuden. Arrakasta handia izan dugu; izan ere, 21 komertziok jaso dugu UNE ziurtagiria, eta beste seik bigarren mailako ziurtagiria jaso dute", jakinarazi du Jesus Mari Elkoro Ibai Arteko kideak.

Eta gaineratu du aurreko urtetik hasita beste sei saltokik bikaintasunerako prozesuan dihardutela, Q Urdina eskuratzeko nahian, hain zuzen ere.

Herritarrei zerbitzu ona

Elkorok nabarmendu du Arrasateko dendarien elkarteak gogor diharduela herritarrei ahalik eta zerbitzu onena emateko asmoarekin lanean, eta hain justu, orain eskuratu duten kalitate ziurtagiri horren atzetik urtebeteko lana dagoela. 

2012koan parte hartzeko deia

Azpimarratu du euren asmoa dela, gainera, bide beretik segitzea; eta ildo horretan, dagoeneko 2012ko kalitate ziurtagiria lortzeko deialdia zabaldu dute herriko komertzioen artean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak