Ekainaren 4tik 8ra Nagusiaren Astea Iturbiden

Goiatz Arana Begiristain 2012ko mai. 29a, 15:01

Urtero moduan, aurten ere, nagusiei eskainitako aste berezia gertatu dute. Bost egunez, askotariko ekintzak izango dira: kontzertuak, hitzaldiak eta txangoak, tartean. Ekintzen gelan izango dira guztiak, solairu nagusian.

Ekainaren 4an, astelehena, jarriko dute martxan egitaraua: San Juanetako danborradarako entsegua egingo dute 10:00etan; eta barreterapia tailerra izango dute arratsaldean, 17:15ean, Bizitzen Fundazioaren eskutik.

5ean ere goiz eta arratsalde izango dituzte ekintzak: diana txapelketa, 10:00etan; eta Mexikoko abestien errezitaldia, 17:00etan, Alaitzen taldearen eskutik.

Ospakizunen erdibidera ailegatuta, eguaztenean, ekainak 6, Logroñora joango dira, egun pasa.

Ekainaren 7an, eguena, Iturbide bertako erizain Jone Santosek hitzaldia eskainiko du Nola bizi hobeto zahartzaroa izenburupean; eta arratsaldean, 17:00etan, Arrasate Musikalen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.

Eta astea ixteko, barikuan, ekainak 8, bolo txapelketako finala jokatuko dute 10:00etan, eta bingo berezia izango dute 17:00etan, opariekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak