Elkartasun Doinuak, presoen alde

Usoa Agirre 2012ko mai. 28a, 14:39

Arrasateko Herrira mugimenduak Elkartasun Doinuak jaialdia antolatu du ekainaren 2rako, zapatua, "presoen eskubideak bete daitezen". Arratsaldean 15 musika-taldek herriko 15 tabernatan eskainiko dute kontzertua. Gauean, berriz, hiru talderen kontzertua izango da gaztetxean. Hemen duzue egitaraua:

Arratsaldean, tabernetan

  • 17:00-18:00 bitartean RPL, Drop, Izate Faltsua, Bitter Honey eta Azkaiter Peloxen kontzertuak bost tabernatan.
  • 18:00-19:00 bitartean Lukas Prest, Material Rechazado, Mery May, Garraxi eta Interprete Desconocido taldeen kontzertuak beste bost tabernatan.
  • 19:00-20:00 bitartean Exterminio de la Raza del Mono, Fight To Life, 440, Revolutionary Brothers eta Iago&Sala taldeen kontzertuak beste hainbat tabernatan.

Gauean, gaztetxean

22:30etan Arrasateko gaztetxean:

One Trax Minds (punk-rocka Italia)

Revolutionary Brothers (reggae&dub)

Eratu (metal rock)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak