Idazle gazteak saritu ditu AEDk

Mireia Bikuña 2012ko mai. 10a, 21:35

25. Arrasate Literatur Lehiaketako sariak banatuko dituzte dagoeneko. Guztira 18 sari, ipuinak, poesia eta bertso-paperak modalitateetan. 138 lan jaso dituzte antolatzaileek, eta epaimahaikoen izenean "oso maila oneko lanak" izan dira. Sari banaketa ekitaldian  Jasone Osoro idazle eta kazetaria egon da. Aretoan zeuden idazle gazteei "zuen ametsak bete daitezen", idazten jarraitzeko aholkatu zien. Jarraian dituzue irabazleak

Ipuina modalitatea

 LH 5-LH 6: 
  •  1. saria: Jone Buendiarentzat Argiari diot beldur lanagatik.
  •  2. saria:  Alaitz Barrutiari Hartza lanagatik.

DBH 1-DBH 2

  • 1. saria:  Deiane Marcos eta Matilde Aizpuruari Nire ideiak ihesean lanagatik.
  • 2. saria:  Beñat Asperi Hiru sagu gaztazulon lanagatik.

DBH 3-DBH 4

  • 1. saria: Alba Bellidori Beti gogoan… lanagatik.
  • 2. saria:  Amaia Telleriari Aisha nire laguna lanagatik.

17 urtetik gorakoak

  • 1. saria: Ainhoa Zabaletari Arraindegi baten garrantzia lanagatik.
  • 2. saria: Ainhoa Urzelairi Bizitza ez da arrosa kolorekoa lanagatik.

 

Poesia modalitatea

 DBH 3-DBH 4
  • 1. saria: Maria Aranbururi Ez du inork zapalduko… lanagatik.
  • 2. saria:  Irati Lopezi Eguzki izpi goiztiarrek ere lanagatik eta Alaitz Mendizabali Ihesaldia.

17 urtetik gorakoak

  • 1. saria: Elene Etxanizi Orri zurien madarikazioa lanagatik.
  • 2. saria: Uxue Agirreri Zapatak lanagatik eta Elene Etxanizi Zauriak lanagatik.

 

Bertso-paperak modalitatea

 LH 5-LH 6: 
  •  1. saria: Maialen Diazi Nerabezaroa lanagatik.
  •  2. saria:  Aitor Cortesi Euskara lanagatik.

DBH 1-DBH 2

  • 1. saria:  Marixe Ruiz de Austriri Hegazkineko bidaia  lanagatik.
  • 2. saria:  Nerea Madinabeitiari Nerabezaroa lanagatik.

DBH 3-DBH 4

  • 1. saria: Ane Zuazubiskarri Bertso berriak begiko ubeldurei jarriak… lanagatik.
  • 2. saria:  Hutsik

17 urtetik gorakoak

  • 1. saria: Maddi Labayeni Bidaia baten bueltan... lanagatik.
  • 2. saria: Hutsik

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak