Zero Zaborrek "iruzur" egiten diharduela diote Arrasateko sozialistek

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko ots. 24a, 21:00

Arrasateko sozialistek diote Zero Zabor taldekoak "iruzurretan" diharduela eta hiri hondakinen kudeaketaren gaineko eztabaida "argi, garden eta zintzoa" eskatu dute.

"Zergatik ez diote galdetzen herritarrei atez atekoa nahi duten eta txarto birziklatzen duenari zigorrak eta isunak ezarriko dizkien ordenantzak nahi dituzten ala ez?" diote sozialistek. Eta Hernaniko eredua aipatu du, non, "ezker abertzaleak ez zuen egin" gaiaren gaineko herri galdeketarik.

Aritz Arrieta Arrasateko sozialisten bozeramaileak dio, gipuzkoar bakoitzak 1.600 gramo hiri hondakin sortzen duela egunean. Eta, gipuzkoar guztiok, urtean 400.000 tona hiri hondakin sortzen dugula.

"Birziklapen maila handieneko tokia"

Gaur egun, Gipuzkoan, %43,31 birziklatzen dela dio Arrietak, "birziklapen maila handieneko tokia".

Bestalde, Zero Zabor "errealitatea desitxuratzen" dabilela dio; izan ere, "%80 birziklatzea, Zero Zaborrek dioen moduan, delirioa" dela dio. "Austria da gehien birziklatzen duen herrialdea eta han %70 birziklatzen dute eta gainerako %30a erre egiten dute. Inork ez du zalantzan jartzen Austriaren kontzientzia ekologikoa" dio.

Danimarka eta Alemaniaren pare

Bestalde, gogoratu nahi izan du, aurreko agintaldian, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta zaborren partzuergoak, onartu zutela zaborren kudeaketaren gaineko plana eta hark aurreikusten zuela, hiri hondakinak %60 birziklatzea eta gainerako %40 erretzea. Eta datu horiekin, Danimarka, Alemania eta Herbereen mailan, eta Frantziaren gainetik jarriko litzatekeela Gipuzkoa, urte gutxi barru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak