Ford-Mugarrik berdindu egin du Portugaleten aurka (26 eta 26)

Irati Goitia 2011ko mar. 6a, 20:11

Atzo jokatu zuten arrasatearrek etxetik kanpo eta ez ziren fin ibili. Urduri aritu ziren jokalariak, baloia arerioaren atera ahalik eta lasterren botaz, jokorako tarterik hartu gabe. Azken minutuetan izan zuten irabazteko aukera, baina bi kaleratze izan zituzten eta arerioak ondo aprobetxatu zuen hori. 

Arrasatearrek ondo ekin zioten partiduari eta lehen hogei minutuetan eurek jarri zuten partiduko erritmoa. Defentsan txukun jardun zuten Orgazen mutilek. Erasoan, baina, zenbait hutsegite egin zituzten: jaurtiketa argietan kale egin zuten eta baita hainbat kontraerasotan ere. Hor egon zen partiduko gakoa, jokalariak oso urduri jarri baitziren eta Portugaleteko mutilek hori ondo aprobetxatu zuten.

Bigarren zatian gaizki

Bigarren zatian ez ziren fin ibili arrasatearrak, erasoan bizkor jokatu zuten, gol azkarraren bila. Azken minutuetan izan zuten irabazteko aukera, bi goleko abantaila zuten-eta. Bi jokalariren kaleratze izan zuten, ordea, eta horrek asko baldintzatu zituen azken minutuak. Aurkariak ondo jakin zuen hutsune hori aprobetxatzen.

Ezin hutsik egin

Orgazen mutilek ezin dute datozen partiduetan hutsik egin, igoera fasean sartu nahi badute. Hurrengo jardunaldian Pilar hartuko dute etxean, sailkapeneko zazpigarrena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak