Lehen zatian barkatutakoak garesti ordaindu zituen Mondrak bigarren zatian (0-2)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ots. 13a, 13:24

Futbolaren legeetako bat da: barkatzen duenak ordaindu egiten du gero. Legea beste behin bete zen atzo Mojategin; Mondrak lehen zatian hainbat aukera garbi izan zituen baina zerrajeroak ez ziren fin ibili ate aurrean. Aurrelarien akatsen edo Berioko atezainaren lan onaren ondorioz atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin heldu ziren. Bigarren zatia hasi eta berehala aukera garbi bat izan zuen Xabi Pavonek baina ez zuen asmatu. Bada, gutxira heldu zen kanpokoen gola, eta hortik aurrera Mondrak ez zuen erreakziorako gaitasunik erakutsi. Amaieran: 0-2 galdu, etxean, eta aurkari zuzena den Berioren kontra: Mondrako jokalariek arrazoi nahikoa zuten aldageletara burumakur joateko.

Xehetasun gehiago, Asteleheneko GOIENA paperean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak