Xaboigintza arrakastatsua, Bedoñan

Ubane Madera 2011ko urt. 29a, 13:39

Xaboi tailerraren hirugarren eta azkeneko saioan dozena bat lagun batu da Bedoña auzoan zapatu goizean, aurreko bi saioetako arrakasta errepikatuz. Guztira, 36 lagunek jardun dute xaboia zela egiten den ikasten, ibar osokoak, gainera: Oñati, Eskoriatza, Bergara, Arrasate…

“Jokoz kanpo harrapatu gintuen xaboi tailerrak; bakarra egiteko asmoa genuen, eta ikusita dei kopurua beste bi tailer inprobisatu behar izan ditugu, eta hala eta guztiz ere, jendea kanpoan geratu da”, kontatu du Nerea Arexolaleibak, Bedoña Batu kultura elkarteko ordezkariak. 

2011ko egitaraua prestatzen

Gaineratu du dagoeneko 2011rako egitaraua prestatzen dabiltzala kultur elkartekoak. “Gure webgunean (batuelkartea.com) zintzilikatu eta hor emango dugu ikastaro guztien berri. Orain datak, aurrekontuak… kontsultatzen gabiltza, baina asmoa da zapatu goizetan egiteko moduko ikastaroak izatea”.

Iaz 20 ekintza

Iaz, 2010ean, 20 ekintza antolatu zituen Bedoña Batu elkarteak. “Santa Agedan hasten gara, auzoko umeekin kantuan ateratzen (elurrik ez bada), gero Emakumeen Eguneko ekitaldiak antolatzen ditugu, eta hortik aurrera, hitzaldiak, elikadura tailerra… denetik izan genuen iaz”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak