Estreinatu dute egoitza AED eta Ekin elkartekoek

Ubane Madera 2011ko urt. 21a, 10:02

Kalea lehengo bera da: Pablo Uranga, baina lokala da desberdina: SUDCen orain arteko lokala egokitu eta hantxe hasi dira-eta lanean AED eta Ekin Emakumeak elkarteak. Bestalde, pozik daude Jokin Zaitegi literatura lehiaketako aurtengo emaitzarekin: 39 lan jaso dituzte, "inoiz baino gehiago".

Lekualdaketa egin dute AED eta Ekin Emakumeak elkarteak, egokitzapen lan batzuk falta zaizkie, baina lokal berrian dihardute lanean bi elkarteek. Beraz, aurrerantzean bertara joan behar da eurekin egoteko: danborradako materiala jasotzen zen lokalera, alegia. "Bide batez,  eskerrak eman gura dizkiegu udal brigadako langileei, egiten dabiltzan lanarengatik", adierazi du Itxaro Artolak, AEDko dinamizatzaileak.

Jokin Zaitegi lehiaketa

Bestalde, oso pozik daude Jokin Zaitegi literatura lehiaketan aurten jasotako emaitzarekin: 39 lan aurkeztu dituzte Mario Vargas Llosaren liburua itzultzeko lehiaketara, "inoiz baino gehiago; parte-hartze handia espero genuen jatorrizko hizkuntza gaztelera delako, baina bikoiztu eta ia hirukoiztu egin da iazko parte-hartzea", dio Itxaro Artola AEDko dinamizatzaileak.

Palindromoak

Palindromo lehiaketa ere zabalik dauka Arrasateko euskara elkarteak. "Iritsi dira batzuk, 10etik gora daude, egia esan, baina gehiago behar dira. Adibidez, Arrasatekorik ez dago, eta arrasatearren artean bidalitako palindromo onenak saria dauka, beraz, anima daitezela.

Euskararen erabilera aztergai, martitzenean

Bukatzeko, martitzenerako, hilak 25, hitzordua egin dute: Zergatik ez dugu euskaldunok euskaraz egiten? izenburuarekin, Arrasaten euskararen erabilerari buruzko ikerketa aurkeztuko dute, 19:00etan, Jokin Zaitegi aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak