Juan Luis Arkauz: "Gure helburua da urtebete edo bi urte barru euskaraz hitz egitea herriko elkarte guztietan"

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urt. 12a, 18:07

SUDC elkartea herriko elkarte gastronomikoetan euskara sustatzeko ahaleginetanari da. Momentuz, SUDCeko kide diren 25 elkarteetatik 18k konpromisoa hartu dute beraien elkarteetan euskara areagotzeko plana martxan jartzeko.

 

Duela urtebete inguru, erretiratutako euskaltzale talde bat SUDCekin elkartu zen elkarte gastronomiko-errekreatiboetan euskararen presentzia areagotzeko plan bat proposatu eta martxan jartzeko helburuarekin. SUDCek oniritzia eman zion proposamenari eta pixkanaka-pixkanaka badoaz euskara sustatzeko plana martxan jartzen.

SUDC elkarteak 150 bazkide ditu eta 25 elkartez dago osatuta, horietatik 18k beraien elkarteetan euskara areagotzeko plana martxan jartzeko konpromisoa azaldu dute, baita elkarteko kide ez den Montxon elkarteak ere.

Helburua: euskaraz hitz egitea

SUDC elkartekoen helburua da hemendik urtebete edo bi urtera Arrasateko elkarte guztietan euskaraz hitz egitea.

Gainera, elkarteetan euskararen erabilerari buruzko neurketa batzuk egin dituzte eta ondorio hauek atera dituzte: bazkideen %70 euskal hiztuna dela, ahozko erabilera %37koa dela eta idatzizkoan %23 moldatzen dela.

2012rako bi helburu nagusi finkatu dituzte: bata ahozko erabilera %37 izatetik %57ra igotzea eta idatzizkoan berriz %23tik %57ra igotzea.


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak