Herriko kaleak arteleku bilkatuko ditu Auzolan-artea proiektuak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko urt. 12a, 16:26

Datorren astetik aurrera, Arrasateko hainbat ikastetxe eta Udalarekin elkarlanean, Garaioko (Araba) Otaza etxean egoitza duen Garaion Natuartea elkarteak abian jarriko du Auzolan-artea proiektua. Helburua, auzolanaren bitartez, 16 eta 18 urteko gazteak protagonista eta sortzaile bilakatzea.

Arrasateko Institutu, Arizmendi ikastola, Lanbide Hastapena eta Helduen Heziketa Iraunkorreko eskoletako arduradunek gustura hartu zuten Garaion Naturarteak egindako proposamena; Udalak ere bat egin du ekimenarekin, proiektu berritzailea eta aberasgarria dela arguadiatuz. Foru Aldundiaren babesa ere izango dute handik jasotako diru-laguntzarekin.

Aurrerantzean, bada, sortzaile gazteek arteleku bilakatuko dute herria; egindako lanak herriko kale eta guneetan erakutsiko dituzte-eta. Aurrenekoak, Institutuko Batxilergo Artistikoko ikasleak izango dira euren sormena erakusten. Bihar., eguena, lotuko dituzte xehetasunak ikasleen ordezkariek eta elkarteko ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak