Joshua Nelsonen gospela eguenean, Amaia antzokian

Edu Mendibil 2010ko abe. 21a, 18:56

Ku Klux Klanaren amesgaiztorik txarrena dator Arrasatera. Halaxe definitzen du bere burua Joshua Nelsonek. Bere taldearekin, Joshua Nelson Singers-ekin batera emanaldia egingo du Gabonen bezperan, abenduaren 23an, Amaia antzokian, 20:00etan. Sarrerak 12 eurotan daude salgai.

Ku Klux Klanaren amesgaiztorik txarrena dator Arrasatera. Halaxe definitzen du bere burua Joshua Nelsonek. Bere taldearekin, Joshua Nelson Singers-ekin emanaldia egingo du eguenean, hilaren 23an, Amaia antzokian, 20:00etan.

Beltzen aurka doan elkarte gaizto horren amesgaiztoa izateaz gain, judua eta beltza da Joshua Nelson eta ibilbide luzea egin du musikan. 13 urte besterik ez zuenean, How I Got Over grabazioa egin zuen. Era berean, Saura Vaughan handiaren hileta elizkizunetan kantatu zuen, haren familiak eskatuta, eta bere emanaldi onenen artean 1993an, JVC Jazz Jaialdiaren barruan New Yorkeko Lincoln Centerren eginikoa bereziki gogoan dute Nelsonen jarraitzaileek.

Zalantzarik gabe, lehen aipatutako How I Got Over kantua da Nelsonen lan ezagunena: milioi bat eta erdi kopia saltzera iritsi zen eta kantua Stellar Awards sarietarako izendatu zuten bere garaian. Artista askorekin kolaboratu izan du Nelsonek azken 30 urteotan: Aretha Franklin, Wynton Marsalis, Billy Preston eta Stephanie Mills-ekin, tartean. Eta gospelean, besteak beste, Albertina Walker, The Barret Sisters, Hezekiah Walker, Vanessa Bell Armstrong edota Bobby Jones & New Life taldearekin egin ditu grabazioak.

Sarrerak, 12 eurotan

Kosher-gospel musika estiloko aitzindarietako bat dugu. Hain zuzen ere, The Yankles filmean (David R. Brooksek zuzendutakoa) hartu zuen parte 2009an, kosher abesbatza bat zuzenduta.
Gaurko emanaldirako sarrerak www.generaltickets.com atarian salgai daude, 12 eurotan. Amaia antzokiko leihatilan ere eskuragarri izango dira, emanaldiaren aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak