Saiolanen 25 urteak ospatzeko ekitaldia egin zuen

Ander Monedero 2010ko aza. 27a, 12:09

Bertan, enpresaren memoria aurkeztu zuten eta hurrengo urteetan orain arteko lana egiten jarraitzeko ze pauso bete behar dituzten aztertu zuten mahai inguru batean.

1985. urtean enpresen kudeaketarako eta gazteen sustapenerako prestakuntza osagarria emateko sortu zuten Saiolan. Enpresa berriak sustatzea zuten helburu, baina unibertsitarioen artean zegoen %60ko langabeziari erantzutea zen zuten erronka nagusienetako bat.
 
25 urte hauetan, guztira, 172 enpresa sortzen lagundu dute eta horietatik 138k jardunean jarraitzen dute. Urteurrena eta urte horietan enpresen sustapenean egindako lana ospatzeko ekitaldia egin zuten atzo Garaia Berrikuntza Gunean. Bertan, hurrengo urteetan orain arteko lana egiten jarraitzeko ze pauso bete behar dituzten aztertu zuten mahai inguru batean.    

Mahai inguruan Pilar Kaltzada Innobasqueko komunikazio zuzendaria izan zen moderatzailea eta bertan, Saiolaneko kudeatzailea den Armin Isastik, Mondragoneko Berrikuntza, Sustapen eta Jakintzako Lendakariorde Javier Sotilek, Innobasqueko Lehendakari Guillermo Ulaciak, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Sailburuordea den Xabier Garmendiak eta Elkargiko Jesus Alberdik parte hartu zuten.

Mahai ingurua bukatu ondoren, Saiolanen memoriaren aurkezpena egin zuten, eta gero enpresa sortu eta 25 urtera bertan jarraitzen duten kideak omendu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak