Musika talde berriak zapatuko Info7 Egunaren egitarauan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko aza. 25a, 11:38

Euskal Herriko Info7 irratiak bost urte beteko ditu 2011ko urtarrilean eta hori horrela, Euskal Herriko txoko desberdinak bisitatuko dituzte Geroz eta gehiago lelopean. Arrasaten hilaren 27an, zapatua, egingo dute Info7 Eguna. Bada, azken orduan aldaketak izan dira egitarauan. Hasieran AMD, U.K. Bill eta Itziarren Semeak taldeek jo behar zuten gaztetxean baina azken bi taldeek ez dute joko, azken orduko arazoak direla medio. Bi talde horien ordez, Alta Tension eta The Limo Brothers and pool taldeek joko dute.

"Euskal Herriko txoko guztietara heldu nahiko genuke, baina hori ez da posible gure lan taldea murritza delako. Horregatik Info7-ren aldeko mugimendua dagoen herrietara joango gara. Arrasaten, esaterako, herritarrek eurek antolatu dute eguneko egitaraua", azaldu du Eider Elduaien Info7-ko koordinatzaileak.

Egun osoko festa

Arrasaten egun osoko festa antolatu dute. 11:00etatik 14:00etara zuzeneko irratsaioa egingo dute Info7-ko kazetariek Herriko plazan. Bertan herriko gonbidatuek hartuko dute parte. Saioa zuzenean entzungo da plazan ipiniko dituzten bozgorailuetatik, Info7ko uhinetatik eta webgunean bertan. Irratsaioa egiten ari diren bitartean, gainera, umeendako jolasak, txalaparta emanaldia eta pintxoak eta sagardoa egongo dira. 14:00etan bertso bazkaria egingo dute Arrano elkartean –sarrerak Irati tabernan daude salgai hamar eurotan– eta 22:30etik aurrera kontzertuak egongo dira Arrasateko gaztetxean; AMD, Alta Tension eta The Limo Brothers and Pool taldeak igoko dira taula gainera. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da. Bazkarira joan nahi dutenek bestetik, Irati tabernan erosi beharko dute sarrera (10 euro).


'Geroz eta gehiago'

Info7 irratiaren kanpainaren helburua da bazkide gehiago lortzea, duela bost urte abian ipinitako proiektua garatzen jarraitu ahal izateko eta programazioa handitu ahal izateko. Gaur egun 1.800 bazkide inguru dira.
Hurrengo ospakizuna Durangon izango da abenduaren 6an, Ahotsenean. Bergarara ere etorriko dira baina eguna zehazteke dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak