Santamasetako tenis txapelketan izena emateko azken egunak

Mireia Bikuña 2010ko aza. 21a, 17:29

AKE tenis elkarteak Santamasetako bigarren tenis txapelketa egingo du zapatutik aurrera. Baina, izena emateko azken eguna bihar da. Interesatuek bi aukera dituzte: alde batetik, ake.tenis@gmail.com helbidera mezua bidali dezakete; edo, beste alde batetik, 630 41 81 37 telefonora deitu dezakete.

Gehienez 32 tenislari onartuko dituzte; hain zuzen ere, izena ematen duten lehen 32 jokalariak. Debagoieneko kiroldegietako bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 15 euro. Adinaren arabera bi maila egingo dituzte: 16 urte artekoa bata, eta adin horretatik gorakoa, bestea.
Tenis txapelketak bi fase izango ditu: lehena ligaxka modura jokatuko dute, eta bigarrena kanporaketa moduan, txapelduna zein den erabaki arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak