Gerra bizi izan zuten Arrasateko ehunka emakumeren isiltasunari ahotsa jarriko diote, dokumental baten

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko aza. 17a, 18:50

Memoria Historikoa errekuperatzeko bidean, Arrasateko Intxorta 1937 kultur elkarteko kideak gerra garaiko emakumeen inguruko dokumentala egin nahi dute. Horretarako, 12 euroko diru laguntza eskatzen dabiltza.

 

“ARRASATE 1936, gerra eta errepresioa” izena edukiko du ikus-entzunezkoak eta proiektua datorren urtean aurkeztea nahi dute. Gerra bizi izan zuten Arrasateko ehunka emakumeen isiltasunari ahotsa jarri nahi diote euren bizipen, borroka eta pentsamenduak ezagutzeko asmotan.

Dokumental hori egiteko baina, dirua behar dute eta herritar eta ingurukoei 12 euroko laguntza emateko eskatu diete. Horren trukean, laguntzen dutenek ikus-entzunezkoa eskuratuko dute eta dokumentalarekin banatuko den liburuxkan laguntzaile bezala, beraien izena agertuko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak