Latinoamerikako herri indigenen “proposamenak eta borrokak” ezagutarazteko asmoarekin, zinema emanaldiak antolatu dituzte Eskoriatzan, Arrasaten eta Oñatin. 13 pueblos en defensa del agua (Mexikori buruzko film dokumentala), El velo de Berta (Txileko Ralco presaren kontra Berta Quintremán emakumaren borroka), Soy defensor de la selva (Amazonasko emakume indigenen gainekoa) eta El segundo desembarco (enpresa multinazional espainolen gainekoa) filmak emango dituzte.
Azaroaren 9an hasiko dira film emanaldiak, Eskoriatzan. Ibarraundi museoan dira lehen hitzorduak, 19:00etan, eta aipatutako hiru filmak emango dituzte, azaroaren 9an, azaroaren 16an eta azaroaren 23an, hurrenez hurren.
Arrasaten
Arrasaten da hurrengo txanda, Kulturaten, 18:30ean, azaroaren 24an, azaroaren 29an eta abenduaren 1an. Kasu horretan, filmen ordena honako hauxe izango da: Soy defensor de la selva, 13 pueblos en defensa del agua eta El velo de Berta
Oñatin
Bukatzeko, Oñatin azaroaren 12an eta azaroaren 19an egingo dituzte film emanaldiak, kultura etxean, 19:00etan. Oñatiren kasuan, El segundo desembarco eta 13 pueblos en defensa del agua filmak emango dituzte.
Zinema Emanaldi Sozial hori Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak, Elkarhezitzen elkarteak eta Arrasateko Udalak antolatu dute.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak