Debagoieneko erbesteratuen gaineko erakusketa Monterronen

Goiena 2006ko urr. 3a, 10:38
Intxorta 1937 Kultur taldeak antolatuta, gerra garaian erbesteratuak izan ziren debagoiendarren historiez gain Rafael Ceciaga arrasatearrak Argentinan bere herriari buruz egindako maketak daude ikusgai. Erakusketa irekita egongo da urriaren 15a bitartean.

Rafael Ceciaga arrasatearrak 1949an, 14 urterekin, Argentinako bidea hartu behar izan zuen. 1936ko gerraren ondoren aitak erbesteratu beharra izan zuen eta behin Argentinan finkatuta bere familia eraman zuen Buenos Airesera.

Hala ere, Arrasate maite du Rafaelek eta horren adierazle dira "Amets gorrien taupadak" erakusketan ikusgai jarri dituen Arrasateri buruzko maketak. Bereziak dira, botila baten barruan egindakoak. Maketetan Rafael bere ideia politiko ezkertiarrak islatzen saiatu da, nahiz eta Arrasateko irudiekin herriari dion maitasunari gehiago lotu den.

Debagoieneko erbesteratuak

Hala ere, ez da erakusketan ikusgai dagoen gauza bakarra. Intxorta 1937 kultur taldeak antolatuta Debagoienean 1934ko "Oktubrada" nola bizi izan zen ikusteko aukera dago Monterronen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak