Sutea izan da Uribarriko etxe batean

Asier Alkorta 2006ko urr. 2a, 13:21
Uribarri auzoan dagoen etxe zahar baten sutea piztu da gaur goizean. Ustez okupatutako etxean errumaniar jatorriko zenbait lagun bizi ziren. Ez da kalte pertsonalik egon.

Goizeko 9:30ak inguruan eman du sutearen abisua Fagor Ederlaneko langile batek. Hain justu, enpresa horren alboan dago erre den etxebizitza, Arrasateko Uribarri etorbidearen ondo ondoan. Suhiltzaileak berehala gerturatu dira. Lehenengo eta behin etxea hutsik zegoela ziurtatu eta material arriskutsua atera dute; hala nola butano ontzi bat. Gero, batez ere, teilatutik eraso diote suari. Etxebizitza guztiz kiskalita gelditu da.

Errumaniarrak etxe barik gelditu dira

Arrasateko Udaltzainek gerora egiaztatu digutenez, 14 bat lagun bakarrik bizi omen ziren bertan eta ez 30 Ertzaintzak esan bezala. Edonola ere, Arrasateko Udaltzainek sduela hiru bat astetatik zekiten hor errumaniar talde bat bizi zela. Bisitan ere izan ziren eta etxea nahiko egoera eskasean zegoela ziurtatu zuten. Ondorioz, txostena egin eta Arrasateko Gizarte Zerbitzua jakinaren gainean jarri zuten. Oraindik argitzeko dago, etxebizitza ilegalki okupatuta zegoena edo ez.

Zorionez, suteak eragindako ezbeharra materiala bakarrik izan da oraingoan. Edonola ere, errumaniarrak etxe barik gelditu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak