Irailaren 22a, Europako autorik gabeko eguna

Maialen Gonzalez 2006ko ira. 22a, 15:13
Arrasaten ekintza ugari antolatu izan dira aste osoan zehar, domekararte luzatuko direnak.

Kotxerik gabeko eguna izanda ere, kotxe ugari ikusi izan ditugu Arrasateko kaleetan. Hala ere, aste osoan zehar izan dugu Arrasaten autobus urbanoa dohainik erabiltzeko aukera. Horretarako, doaneko bono batzuk banatu dituzte, irailaren 18tik 24ra balio dutenak.

Autobus gidariek ere nabaritu dute aldaketa. Esan digutenez, aste hontan jende askok erabili du urbanoa. Beti kotxea erabiltzen duten askok aste hontan urbanoa erabili dutela aitortu digu autobus-gidari batek.

Astebururako ere ekintza ugari daude antolatuta:

  • Zapatuan: bigarren eskuko bizikleta azoka bat jarriko da Seber Altube plazan. Goizean hamaiketan eta arratsaldean bostetan. Eta horretaz gain, “gidatzeko era efiziente-ekonomikoa”ri buruzko ikastaroak ere, goizeko hamarretan eta arratsaldeko lauetan.
  • Domekan: herrian zehar bizikleta ibilaldi bat dago antolatuta, goizeko hamaiketan Seber Altubetik hasiko dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak