Udaletxe atarian hasi zen ekitaldia, pleno aretoan jarraitzeko ondoren. Bertan izan ziren Jokin Zaitegi zenaren lagun eta senitartekoak eta Arrasateko euskaltzale ugari.
Inazio Lakuntza alkateak, Miren Azkarate Kultura sailburuak eta Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko ordezkariak hartu zuten hitza, besteren artean.
Ondoren, idazlea bizi izandako Erdikokaleko etxean jarritako oroigarria erakutsi zuten, nahiz eta Zaitegik urte gehiago eman zituen atzerrian Arrasaten baino.
Modu horretara, eskerrak eman zizkioten herriko seme kuttunari, egindako lanagatik.
"Arrasatek inoiz eman duen gizonik handiena"
Ekitaldian esku hartu zuen Jokin Zaitegiren biografiaren egile Jose Mari Velez de Mendizabalek ere.
Gizon bitxia, bere mondragotartasuna saltzen ez zuena, langile porrokatua eta euskararekin enamoratua zela kontatu digu.
Arlo horretan, Arrasatek inoiz eman duen gizonik handiena, bere hitzetan.