1997urtean sortu zen San Clemente proiektua. Kolonbiako pobreziari aurre egitea da helburua, bai alde hezitzailetik eta baita alde ekonomikotik ere. Sebastian Uribeetxeberria da proiektuaren sortzailea.
Baserritarren lurrak modu egokian erabiliak izatea eta produktuak behar bezala salduak izatea da helburua. Orain arte lan ugari egin dituzte, baserritarren egoera hobetu nahian. Alderdi asko landu nahi izan dituzte: esnea, haragia, ura...
Bestalde, proiektu honek gutxi gorabehera 360.000 euroko kostua izan du, HARREMAN taldeak finantziatu duena. Hala ere, guzti hau ezinezkoa litzateke Arrasateko enpresa eta jende askoren diru-laguntzak jaso gabe. Orain arteko emaitzekin pozik dagoela azaldu digu Sebastian Uribeetxeberriak.