Ohar batekin zera adierazi dute udaletxetik: "San Kristobalgo hilerriko nitxoetan 1996 urteko lehenengo seihilekoan lurperatuak izan ziren hildakoen gorpuzkiak aterako" dituztela.
Era berean, jakinarazi dute gorpuzki horiei beste irteera bat eman gura bazaie, irailaren 30erako abisatu beharko dutela interesa dutenek udaletxean.
Hala, esandako epea baino lehen ez bada ezer zehazten adierazi dute San Kristobalgo hilerrian dagoen hezurtegi komunera eramango dituztela aipatutako gorpuzki horiek.
Nitxoetan 1996ko lehen seihilekoan lurperatutako gorpuzkiei bakarrik eragingo die ohar honek.