Errealak datorren denboraldian erabiliko duen ekipazioa aurkeztu du Astorek

Maialen Gonzalez 2006ko uzt. 20a, 19:57
Atzo izan zen ekipazio berriaren aurkezpena Zubietan. Dagoeneko dendetan daude jantziak, eros nahi dituenaren eskura.

Aurten ere modelo diferenteak atera ditu Astorek: ofiziala dena, bigarren ekipazioa, atezainek erabiliko dutena, txandala eta azkenik, kalerakoa izango dena.

Lehenengo ekipazioari dagokionez, 80. hamarkadako Erreala gogorarazi nahi izan dute, marra txuriak eta urdin argiagoak erabiliz. Galtzak, ordea, txuriak izango dira. Bestalde, eskudoak ere baditu bere aldaketak. Marko batez dago inguratuta, talde ingelesen antzera. Eta fondoak egitura tridimentsionalaren itxura ematen dio.

Atezainen kamiseta berde kolorekoa izango da. Arkonadaren garaitik ez dute kolore hori erabili atezainen ekipaziorako eta beste taldeekin alderatu ondoren berdea jartzea erabaki dute. Bigarren ekipazioari dagokionez, marra beltzak eta urdin argiak izango ditu kamisetak, eta galtzak beltzak izango dira.

Egitura bipolarra

Horretaz gain, ohial motak ere baditu aldaketa batzuk. Egitura bipolarra dute bai kamisetak eta baita galtzak ere. Horrek, jokalarien gorputzeko tenperatura berdin mantentzea ahalbidetzen du. Txandalaren ohiala ere desberdina da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak