Arrasatear baten piropoa Urtxintxaren lehiaketako finalean

Usoa Agirre 2006ko mar. 29a, 10:44
Txatxilipurdik kudeatzen duen Okendo ludotekan piropo lehiaketa egin dute orain dela gutxi. 52 parte-hartzaile izan ziren lehiaketan eta horietako batzuk Urtxintxak antolatutako piropo lehiaketara aurkeztu zituzten. Arrasatetik aurkeztutakoen artean bat sailkatu da azken faserako.

Zu kafe eta ni esne, biak batera kafesne. Hori da Arrasatetik aurkeztutako piropoa.

Finalisten artean onena zein den gazteek eurek aukeratu beharko dute. Horretarako, www.aisia.net webgunean jarri dituzte piropoak atal berezi batean. 18 urtetik beherako edozeinek eman dezake botoa, apirilaren 14ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak