Postu ugari emakume baserritar eta artisauen azokan

A.G. 2006ko mar. 13a, 09:44
Seber Altuben egin dute aurten Arrasateko emakume baserritar eta artisauen azoka. Zapatu goizean egin zuten eta saltzaileek 57 postutan ipini zituzten ikusgai etxetik eramandako produktuak. Askotariko produktuak ikusteko eta erosteko aukera izan zen. Hala ere, jendea ez zen eguerdira arte hurbildu, eta zerikusi handia izan zuen horretan eguraldiak.

Hainbat txokotatik etorritako emakumeak aritu ziren saltzaile lanetan; tartean Arrasateko 11 baserritar eta bi artisau.

Postu eta leku gehiago

Iaz baino postu gehiago egon da Emakume Kontseiluak urtero antolatzen duen azokan; zazpì gehiago, hain zuzen. Lekua bera ere aurreko edizioetan baino handiagoa zen, Seber Altuben herriko plazan baino espazio handiagoa aurkitu dutelako saltzaileek.

Azokak, zoritxarrez, ez zuen eguraldia lagun izan eta inor gutxi hurbildu zen plazara eguerdi aldera arte. Antolatzaileak, baina, pozik agertu dira kokapen aldaketarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak