Igor Letonak hiru urteko espetxe zigorra jaso du

Maider Arregi 2006ko ots. 22a, 18:00
Urtarrilak 24 eta 25ean epaitu zuten Letona Parisko Tribunalean. Gaur, otsailak 22, ezagutzera eman dute epaiketaren erabakia.

La Santé espetxeko ihesaldi saiakeragatik hiru urteko espetxe zigorra eta Frantziako Estatuan egoteko debekua jaso du. Hain zuzen ere, prokuradoreak eginiko zigor eskaera baino urte bat gutxiago.

Askatasunak kaleratutako oharraren arabera, "erabakia ezagutzera eman dutenean Igor ez da egon eta tribunalaren lehendakariak adierazi du Igorrek gutun bat bidali duela bere presentzia ukatuz aurrekoetan bezala. Adierazpen hauen harira salatu behar dugu Igor epaiketan ez zela egon espetxean egin nahi izan zioten miaketa degradante eta umillanteari uko egin baitzion. Hori izan zen arrazoia bertan ez egoteko. Hala ere, aurrera egin zuten epaiketarekin."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak