Emakumeen gaineko film labur lehiaketan, 1.500 euroko saria

L.K. 2006ko ots. 17a, 10:55
Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak egunotan jakinarazi ditu bere lehenengo film labur lehiaketaren oinarriak. Emakumeak Arrasateko Historian da izenburua. 1.500 euroko saria ipini dute film labur onena bidaltzen duenarendako.

Lehiaketaren helburua honakoa da: emakumeak Arrasateko bizitza sozial, politiko, kultural eta ekonomikoan egin dituen ekarpenak eta izan duen parte-hartzea ikustaraztea.

Oinarriak

Edozein lekuko errealizadoreek parte har dezakete lehiaketan, banaka edo taldeka, eta film labur onena bidaltzen duenarendako 1.500 euroko saria dago. 2003ko urtarrilaren 1az geroztik ekoiztutako lanak bakarrik onartuko dituzte. Lanak aurkezteko mugaeguna ekainaren 2a da, eta lehiaketa bera ekainaren 12an egingo da.

Oinarri osoak udal webgunean dituzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak