Dagoeneko birritan antolatu du azoka Udalak. Horren harira, onartu egin du lehenengo urtean hainbat kritika izan zituztela. Hala nola, euskararen presentzia areagotu egin zuten eta herriko taldeen presentzia bermatzeko ere gin zituzten ahaleginak, besteak beste. Bestalde, kanpoko jende asko erakartzen duela azpimarratu dute.
Herritarrek lehentasuna
Udaleko ordezkariek jakinarazi digutenez, aurtengo Erdi Aroko Azokan (maiatzean egingo dute) ere ahalegin bera egingo dute. Hain zuzen ere, asmoa da herritarrek lehentasuna izatea kanpokoen aldean.
Lehenengo urtean Bartzelonako Pegasus enpresak antolatu zuen azoka; bigarrenean, berriz, Elgoibarko AEBk. Aurtengo ardura zeinek hartuko duen erabakitzeko lehiaketa publikoa deitu berri du Udalak.