Abenduaren 19an egindako osoko bilkura batean hartu zuen Udalak hitzarmena sinatzeko erabakia. Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alkartasunaren eta Aralarren aldeko botoak izan zituen erabakiak. Osoko bilkura horretan Udalak baztertu egin zuen Zerrajerako eremuan Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxeak aurkeztu zuen proposamena.
Ezker Batua-Berdeak alderdiak azaldu duenez, hitzarmen hori legez kontrakoa dela, Udalak ezin diolako lurzoru publikoa saldu entitate pribatu bati. Hori dela-eta, helegitea jarri dio hitzarmenari. Hori lehen urratsa dela esan dute, baina EAJ, EA eta Aralar alderdiek ez badute jarrera zuzentzen, ez dutela baztertzen auzitegietara jotzea.
Ezker Batua-Berdeak alderdiak adierazi du ahalegin guztiak egingo dituela entitate pribatu batekin barik, babes ofizialeko etxebizitzak Eusko Jaurlaritzarekin egiteko.