Mojategi Proiektuaren maketa ikusgai Musakolako Kiroldegian

Nerea Zubiete 2005ko abe. 6a, 17:35
AUKEA, Kiroletako Udal Patronatuak herritarrei erakutsi nahi die Mojategi Proiektuaren kirol instalazioak nola geldituko diren. Musakola Kiroldegian dago ikusgai maketa.

Aurtengo udan hasi ziren egiten Musakolako instalazio berriak, Mojategi Proiektuan jasota daudenak. Une honetan lurra ateratzen dabiltza hondeatzeko makinak. Oinarrizko azpiegiturak egiteko lur mugimenduak egiten dabiltza. Horretaz gainera, Antoña Etxebarri baserria babesteko horma ere egin dute, lur mugimenduak direla-eta, kalterik izan ez dezan.

Lehen fase honetako lanak egiteko dagoen aurrekontua 7.666.639 euro da. Horrekin CORSAN-CORVIAM S.A. eta ANTZIBAR S.A. enpresek sortutako UTEak obra zibila eta edifikazioa egingo dituzte. 21 hilabete dituzte horretarako. Arrasateko Udalak lanen aurrekontua hiru zatitan banatu du. Aurten zatirik txikiena ordainduko du, datorren urtean handiena ordainduko du, hain zuzen ere, 4.500.000 euro. 2007. urtean 1.700.000 euro ordainduko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak