Iñigo Urrutiak irabazi du Santamesetako kartel lehiaketa

Maider Arregi 2005ko abe. 5a, 17:18
Iñigo Urrutia eskoriatzarrak irabazi du Santamasetako kartel lehiaketa. Aurten ere ekitaldiz gainezka datoz Santamas jaiak.

Besteak beste, azoka ezberdinak izango dira ikusgai Arrasateko plaza ezberdinetan. Ganadu feria edota barazki eta fruitu azokak ere izango dira. Bertako nahiz ibar osoko baserritarrak izango dira bertan.

Loixe, buztin taldeak egindako lanak ere ikusgai izango dira. Ez dira faltako artisautza eta eskulan azokak. Ezta ere herri kirolak. Besteak beste, harri jasotzaileak, aizkolariak, zesta punta saioa edota boulderra izango da.

Kontzertua

Aurten Tapia eta Leturiak alaituko dute giroa beren musika entzutetsu eta herrikoiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak