Enpresen Laguntza Programako dirua banatu du Udalak

Nerea Zubiete 2005ko aza. 23a, 13:36
Aurtengo Enpresen Laguntza Programaren diru-laguntzak banatu ditu dagoeneko Udalak. Guztira 32.171 euro banatu ditu 11 enpresaren artean. 15 lanpostu finko lagundu dute diruz.

Beste urte batez Arrasteko Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Sailak diru-laguntzak banatu ditu enplegu egonkorra sortzen duten enpresa txikien artean. Enpresen Laguntzen Programa da diru-laguntzak banatzeko erabiltzen den bidea eta aurtengoa seigarren edizioa da. Aurtengo zenbakiak hauek dira: guztira 32.171 euro banatu dituzte. 11 enpresa izan dira onuradunak eta 15 lanpostu finko sortu dituzte.

Aurten diru gutxiago

Iaz baino diru gutxiago banatu da aurten, erdia baino gutxiago. Hala ere, datu guztiak ikusiz gero, ikusiko dugu iaz baino gutxiago izan direla eskatzaileak aurten. 12 iazko 25en aldean. Eskatutako lanpostuak ere 34 izan ziren iaz eta 17 aurten. Beraz, diru laguntza ere txikiagoa izan da.

Aurten eskaerak egiteko epea lau hilabetez aurreratu zuen Udalak, Udaletxeko diru-laguntza guztiak batera banatzeko. Horrek seguruenik hainbat enpresa atzera bota du. Esate baterako, aurten merkataritza alorreko enpresarik ez dago eskatzaileen artean, agian komertzioak normalean udazkenean zabaltzen dituztelako. Bestalde, komertziorik ez egotean emakumeen kopurua asko jaitsi da aurten, bi bakarrik daude.

Diru-laguntzak jaso dituzten enpresa gehienak zerbitzuen alorrekoak dira, gehien bat enpresendako zerbitzuak. Arlo berritzailea ere badago, esate baterako, hondakin industrialak birziklatzen dituen enpresa bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak