Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertuak izango dira

Maider Arregi 2005ko aza. 10a, 18:30
Datorren azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatuko da. Hori dela eta Arrasate Musikalek ekintza ezberdinak antolatu ditu.

Santa Zezilia eguneko omenezko kontzertuak

Santa Zezilia eguneko omenezko kontzertuak

Azaroaren 18an,ostirala: Santa Zezilia eguna ospatuz Arrasate Musikaleko ikasleek kontzertu bat eskainiko dute Musika eskolan,arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bertan ikasle mordoxka batek parte hartuko dute.

Azaroaren 19an,larunbata: arratsaldeko 19:00etatik aurrera Arrasate Musikaleko bandak kalejira bat emango du Arrasateko herrian zehar Santa Zezilia eguna ospatuz. Bi pieza interpretatuko dute ibilbide guztian zehar:Jostailu (Luis Emparan) eta Elgoibarko kaleetatik (Txomin Mugika). Bandaren zuzendaria Iker Olazabal da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak